XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. TREN GELTOKIA, 1945. Barnealdea, gauez Nasaren zolua plataformaren goieratik ikusia.

OFF.- (Botilatik edandako likido baten zurrumurrua).

PEDRITO zolura begira dago, koxkarik eta ertzik gabeko txoko baten bila.

PEDRO (OFF).- Hau izorratzia! Bere burua bota egiten du.

Kolpe handia hartzen du, baina inork ez dio kasurik egiten, ezta mina adierazten duen intziria egiten duenean ere; intziria antzeman egiten da baina aditu ez, aireportuko zaratek estalia.

OFF.- (Aireportu barneko gora-beheren zarata.)

(Megafonia, zurrumurruak, oinatzak...).

AMAk berarenganantz zuzentzen du begirada, errieta egin nahian bezala, baina, justu orduantxe, beste BIKOTEAk bagoirantz jiraerazten du AMA, han GIZON batek AMArengana jauzi egiten duelarik, besoak zabalik.

PEDRO (OFF).- Zuk ere ez duzu trago bat nahi noski? Jakina... Lanean ari zara... nortasun txartela... ez, ez daukat....

AMAk eta GIZONAk elkar besarkatzen dute indar handiz.

Gero banandu eta PEDRITOrenganantz datoz.